Artxibak

2023/09/06

Senadore hauteskundeen eztabaida animatzen du EAJ-PNBk

Eguerdi hontan, Larresoroko Aldaburua jatetxean, Peio Etxeleku, EAJ-PNBren buruak, Ipar Euskadin, alderdi jeltzalearen ekimena jakinarazi du, heldu den Buruilaren 24eko senadore hauteskundeen karietan.

rss Ezagutzera eman
Senadore hauteskundeen eztabaida animatzen du EAJ-PNBk

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBk ez du hautagai berezirik aurkeztuko. Etxeleku jaunak zehaztatu du, « lehentasuna da gure kemen guzia ezartzea tokiko hautesleekin eraman lanari. 3 urtez, hautetsi jeltzaleen kopurua hirukoiztu dugu ».

EAJ-PNBk ekimen eraikitzaile bat hartu du. « gure demokraziaren ideiaz urrunegi dauden eskuin muturreko hautagaiak aparte, beste senadore hauteskundeen hautagaiak galdezkatzen ditugu, guretzat ezinbestekoak diren gaiei eta proposamenei buruz : bizitegia, laborantza lur zoroa, aipatutako eskualde hizkuntzak, erakundetzearen gaia eta Hego Euskadirekin harremanak ».

EAJ-PNBk bere jarrera jakinaraziko du, erantzunen arabera. Ideia eztabaidan ekarpen bat, Senadore hauteskunde horien karietan.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata