Artxibak

2024/06/04

Erramun Bachoc, euskararen zerbitzari handi eta leiala, joan zaigu.

Erramun Bachoc soziolinguistak utzi gaitu, 96 urteetan. Euskararen aldeko defendatzaile nekaezin hau omentzen du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc, euskararen zerbitzari handi eta leiala, joan zaigu.

ARGAZKIA JAITSI

Bere goi mailako gaitasun profesionalak eta esperientzia luzeak, euskararen aldeko etengabeko militantzian ezarri zituen.


Suhuskunen sortu zen Erramun Bachoc, Baxe Nafarroan, 1928an. Ibilbide berezia izan du. Bere emaztearekin, Quebec-era joan ziren bizitzera, 1968an, "iraultza lasaia" eta kultur frankofonoaren aldarrikapenaren garaian. Filosofia, psikologia eta pedagogia irakasten zituen bitartean, soziolinguistikan doktoretza ondoko formakuntza lortu zuen. 1977an « 101 legea » emanen zuen, hizkuntz eztabaidetan parte hartu zuen, barnetik biziz. Frantsesa hizkuntza ofiziala bilakatu zuen Quebec-en. Lege horrek Eusko Legebiltzarrak 1982an onartutako Euskararen Legea inspiratu zuen. Adibide horiek eta munduan zehar dauden beste batzuek erakusten dute legezko babesaren beharra hizkuntza menderatuen berriztapena finkatzeko.


Ipar Euskadira itzulirik, 1978an, euskal kultur mugimenduak bultzatu eztabaidetan eta ekimen guzietan parte hartu zuen bere esperientzia bereziarekin : Deiadar, Pizkundea,... kanpainetan. Txostengilea izanik, Euskal Kultur Erakundearen sortzearen zerbitzuan jarri zuen bere jakintasuna. Erakunde horretako presidentea izan zen 1995 eta 2005 urteen artean. Besteak beste, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sortzeko lanetan parte hartu zuen. Euskaraz Bizi metodoa ezarri zuen ere pikoan, Ikas-en baitan.


Elgarrizketaren aldeko gizona izanki, etzuen dudarik izan gure galdeari erantzuteko, Euskararen Lurralde Estatutu proiektua bururatzen ari ginelarik. Euskara biziberritzeko bidea erakutsi digun itzaleko aitzindari eta langile horietako bat izan da Erramun Bachoc.

Argazkia : iturria : Jakes Larre - Euskal Kultur Erakundea

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata