Artxibak
2024/06/28
Utz gaitzazue egiten! Abertzale eraikitzaileak ! Ipar Euskadi eta demokraziaren alde
Atera gaitezen botere zentralaren blokeoetatik. Tokiko podere gehiago behar dugu. Ipar Euskadirentzat, beharrezko neurriak baztertzen ditu Frantses Legebiltzarrak. Erabaki politiko gehiegik ihes egiten digute. Atzoko printzipio handi askatzaileak oztopo bihurtzen dira gaur.

Printzipio zaharrak eta desakralizatu beharreko Administrazio zentrala
Berdintasuna legearen aintzinean, guztientzat lege berdina, uniformea, diskriminatu egin dezake. Herritar guztiek ezagutu behar dute Frantsesa, hizkuntza berdina denentzat. Frantsesa bihurtu da horrela hizkuntza nagusia. Menperatu hizkuntzetako hiztunek, hala nola euskara edo gaskoia, oso aukera gutti dute hizkuntza horiek erabili ahal izateko, eremu publikoan, bazterturik direlako nagusiki. Berdintasun horrek zailtasunak ditu behar bezala kontuan hartzeko, berezitasun kulturalak, hala nola aipatu eskualdeko hizkuntzak edo beste berezitasun ekonomiko, sozial edo geografiko batzuk. Ad: Estatu zentrala talde handietatik oso hurbil da, Ipar Euskadin nagusi diren enpresa ttipi eta ertainen oso bestelako beharrak dituzte. Atlantikoko beste lurralde batzuetan bezala, biztanleek zailtasunak dituzte bizitegi baten ukaiteko eta prezioen gorakada jasaten dute. Biztanle bila dabiltzan baserri lurraldeetatik urrun gaude. Ipar Euskadin errota hidrauliko gehien metatzen zituen departamenduan sartua da, Frantziako Iraultzaz geroztik. Frantzia osoko ur-lege berdinkor batek arriskuan jartzen du guretzat ezinbestekoa den energia berriztagarri horren iraupena.
Oinarrizko askatasunek, hala nola jabetza pribaturako eskubideak, zailtzen dute arazo oso larriak konpontzea, Ipar Euskadin, hala nola bizitegia bat eskuratzea edo laborantza lurraren zaintzea.
Estatu zentrala da Eskubide eta Betebeharren Berdintasunaren bermatzailea. Beraz, ia debekatuta dago tokiko podere batek arauak sortzea. Zentralismo frantsesak administrazio oso mail handiko batera garamatza, oso burokratikoa, Frantziako eta Europako legeez diharduena.
Klase politiko bat, printzipio zahar horietan sartuta
Eredu hori, funtsean, gehiengoaren zein oposizioaren arduradun politikoek defendatzen dute. Printzipio zahar horiek sakralizatzen jarraitzen dute. Sortzen ari diren printzipio konkretuak alde batera uzten dituzte, hala nola ekitatea: kasu ezberdinak desberdin tratatzea. Adibidez, zerk diskriminatzen du? Errentaren gaineko zerga berdina ordaintzea, edozein errenta mailarekin, edo zerga mail desberdinakordaintzea, zure errentaren arabera?
Gaur egun, RN bezalako eskuin muturreko alderdi populistak edo LFI bezalako ezker muturreko alderdiak dira estatu eredu zaharkitu honen lehen defendatzaileak. LFIk eta RNk sistematikoki baztertzen dituzte aioatu eskualdeetako hizkuntzei buruzko lege proiektu aintzinamenduak. Molac Legeak duela gutti erakutsi du. Gizarte promesak metatzeraz mugatuak dira, jadanik oso zorpetua den Estatu frantses batean. Nork sinets dezake Fronte Popular berriak bere neurri xahutzaileak egiazki martxan jar ditzakeenik? Nork sinets dezake RNk benetan murriztuko duela BEZa energia eta erregaietan? RNk zein Herri Fronte Berriak besteek bezala aurre egin beharko diote Frantziako aurrekontuen eta zorraren errealitateari. RNren edo Frente Popular Berriaren gastu neurrien kontra, EAJ-PNBk eraginkortasun ekonomikoa bilatzen duten neurriak aurkezten ditu.
RNk jendearen beldurretan jokatzen du, egoera zailak bizi baitituzte. Etorkin inbaditzailearen nortasun beldurrak, beldur ekonomikoak, hilabete bukaerara heltzeko zailtasunekin, laguntza sozialak frantsesak baino gehiago jasoko lituzkeen atzerritarraren beldur sozialak. Bitartean, atzerritar anitzek frantses anitzek baztertzen duten lana egiten dute, eskulangintzan, jatetxeetan edo garbiketan, adibidez. Nork sinets dezake RNk Frantsesak babestuko dituela eredu honekin?
Eskuin muturreko alderdi erreakzionario bat da RN. Estatu arteko lankidetza batzuekin konformatzen ziren europar estatuen garai zaharkituetara itzuliarazi nahi gaitu. LFIri dagokionez, bere lehentasuna ez da Europa sozial bat eraikitzea, baizik eta gainditutako eredu horren bidez estatu sozial bat sustatzea.
Gaur, babespen maila, tokikoa eta Europarra izanen da edo ez da izanen. Immigrazioa kontrolatzeko edo herrialde handi mehatxatzaileei aurre egiteko, Txina edo Errusia kasu. Maila globalean, Europar Batasunak bakarrik egin diezaioke aurre Errusiari Europako Defentsa batekin. Europar Batasunak bakarrik ezar diezazkioke arauak Txinari, EBko mugei. Tokian-tokian, gai zehatzak landu daitezke gure errealitateen arabera, adibidez bizitegia eskuratzearen gaia.
Estatu zentralaren blokeo honen aintzinean, erabaki eta esperimentatu dezagun hemen.
Azkenean, podere zentrala gure errealitatetik oso urrun dago. Muturkerien aintzinean, eta estatu zentral esklerosi eta blokeatu honen aintzinean, hemen erabakitzeko eta esperimentatzeko poderea eskatzen dugu, ez Paristik. Konstituzioaren 37-1 eta 72.etik 4.era bitarteko artikuluetan dago ezarria esperimentatzeko ahalmena.
Ipar Euskadi demokratiko bat aldarrikatzen du EAJ-PNBk, eleanitza, euskal nortasun aldarrikatua eta errezebikorra. Hizkuntza bat, lurralde osoko hizkuntza, zerbitzu publiko edo establezimendu publiko guztietan egin daitekeena. Hizkuntza eta lurralde errezebikorra, erdaldunei euskal kultura gozatzeko eta bizitzeko aukera emanez.
EAJ-PNBk ingurumen osasuntsua aldarrikatzen du, etorkizuneko belaunaldiak hartzeko gai dena eta bere biodibertsitatea errespetatzen duena. Ingurumenarekiko engaiamendu hori gure euskal nortasunetik bereiztezina da. Gure lurra, gure itsasoa zaintzea, gure ondarea zaintzea da. EAJ-PNBk proiektu ekologia bat sustatzen du, unkituak diren pertsonak, enpresak edo elkarteak elkartzeko, biltzeko gai dena.
EAJ-PNBk lurraldeko biztanleen beharrei erantzuteko engaiamendua hartzen du: erosteko ahalmena, aktibitate ekonomikoa, zerbitzu publikoak, bizitegia, energia, ingurumena. Ipar Euskadi eta gizarte bat, kultura, gizarte edo ekonomia mailan pertsona ezberdinak biltzen dituena. Bakoitzari bere lekua eman nahi dion gizartea, bere bizitzako etapa ezberdinetan.
Hauek dira Legebiltzar hauteskunde legegile hauei dagozkien neurriak
1. Zain ditzagun euskara eta gaskoia: Konstituzioan onartutako hizkuntza guttituak. Froga dezagun euskararen Lurralde Estatutu bat...
Euskal Autonomia Erkidegoan ez bezala, Ipar Euskadin euskara galtzeko arriskuan da. Gaskoiaren egoera are txarragoan da Aturri Beherean. Ipar Euskadiko biztanleen % 20a bakarrik dira euskaldunak. UNESCOk % 30ean finkatzen du hiztun kopurua, hizkuntza baten biziraupen guttieneko mail bezala. Mail horren azpian, hiztunek aukera guttiegi dute hizkuntza biziarazteko. Beraz, egoera kezkagarria da.
Euskararen sustapenak, lurralde osoan eta gaskoiarena, Aturri Beherean, berme juridikoak behar ditu. Hizkuntza berreskurapen esperientziek, Quebecen bezala, 3 gakoen beharrezko loturak erakutsi dute: berme juridikoak, euskararen sustapen neurriak eta gizarte borondatea.
Gizartearen borondatea hor da. Aktibista belaunaldiek ikastolak sortu dituzte, helduendako klaseak, kultur elkarteak. Ikasleen burraso belaunaldiek beren haurrak murgiltze eta elebidun sailetan eskolaratzen dituzte, erakaskuntza katolikoan, ikastoletan edo eskola publikoetan. Gizartearen borondatea gaskoiarentzat ahulagoa da. Kalandretarik ez da Aturri Beherean, adibidez. Gizarte boluntarismo horrek bultzaturik, Euskararen Erakunde Publikoarekin hizkuntza politikaren hastapen bat hasi da, baina bitartekoak mugatuak dira oraindik. Osoki falta den gakoa, berme juridikorik ez izatea jarraitzen du.
Lege Berme segururik gabe, gizartearen borondatea ahuldu eginen da edo mugatuta geldituko da. Lege Bermerik gabe, euskararen hizkuntza politika iraunkorrik gabe, neurriak zalantzan jar daitezke. Ad : erakaskuntza murgiltzailea edo izen diakritikoak zalantzan jartzea, Molac legearen ondorioz.
- Aipatu Eskualde Hizkuntzen onarpena, euskara edo gaskoia adibidez, Konstituzioan. Errekonozimendu horrek ez du zentzurik Konstituzioaren 2. artikulua neutralizatzen ez badu: "Errepublikako hizkuntza frantsesa da". Frantsesak utzi behar dio frantses estatuaren hizkuntza bakarra izateari.
- Euskara Lurralde Estatutu Ofizial bat, Ipar Euskadi eleanitza sustatzeko eta hizkuntza horiei egiazko berme juridikoa eskaintzeko
Euskararen sustapena egonkortu, etengabeko zalantzan izateko beldurrik gabe, eta egiazko hizkuntza politika baten oinarriak finkatuz :
- "Berme juridikoak" zaintza zerbitzua: gaur egun barreiatuak diren lege arauen azterketa, herri, elkarte eta partikularren aholkularitza, Administrazioaren gehiegikerien salaketa
- Blokeoak gainditzeko esperimentatzea (Konstituzioaren 37-1 eta 72-4 artikuluak): euskarazko, murgildurako edo elebidun irakaskuntzaren eskaintza orokorraren printzipioa aplikatzea: ikasleen burraso bakoitzak euskarazko erakaskuntza bat hautatzeko aukera izan behar du, euskarazko erakaskuntzan aritzen diren eskola pribatuetako lokalen finantzaketa publikoa, euskarazko azterketak, erakasle euskaldunen kofinantzaketa, EEPren beharrezko iritzi positiboa, aipatu eskualdeko hizkuntzei eragiten dien Hezkuntza Nazionalaren edozein neurritarako...
- Euskararen presentzia, zerbitzu publikoetan : harrera zerbitzuak, langileen formakuntza, barne seinaletika, administrazio dokumentuen elebitasuna,... neurri horiek Estatuko administrazioei (Suprefektura, Polizia, Jendarmeria, UPPA Unibertsitatea, Altxor Publikoa, Auzitegia, Enplegu Poloa,...) eta enpresa edo establezimendu publikoei (SNCF, Posta, ERDF, CAF,...) eraginen diete.
Euskarazko hedabide publikoen sustapena. Jadanik existitzen diren komunikabide pribatu eta publikoen osagarri gisa, euskarazko telebista bat, irrati bat, sortu Interneten. Ikus-entzunezko ekoizpen enpresa baten sortzea, euskarazko emanaldiendako.
Neurri horiek guztiak Euskal Elkargoa/Estatu Erkidegoaren kontratu baten eta Euskal Elkargoaren kontratu baten xede izanen dira, 64 Departamenduarekin eta Akitania Berri Eskualdearekin, printzipio beretan, jadanik burutuak diren ekintzetatik abiatuz.
- Euskararen Lurralde Estatutuaren onarpena, euskararen eta gaskoiaren koofizializatzearen erdibideko urrats gisa, Aturri Beherean.
- "Eskualdeetako hizkuntzen sustapena" eskumena Eskualdetik Euskal Elkargora transferitzea
- gaskoiaren sustapena: gaskoiaren eragileekin aldez aurreko hitzarmena, euskararen lurralde estatus horretan hizkuntza horrek Aturri Beherean behar duen lekua definitzeko
2. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten biztanleendako bizitokiak libra ditzagun (Berritzeko proiektua ostatu hartzeko, gure 232. lema aldizkarian irakurtzeko):
- Bizitegien prezioen gorakadaren aintzinean eta biztanleen % 70ek baino gehiagok bizitegia erosteko merkatuan sartzeko duten ezintasunaren aintzinean, tokiko biztanleen bizitegi eskubidea balia dezagun, jabetza pribaturako eskubidearen aintzinean.
- Erantzun diezaiegun ekonomiaren eta lantegien beharrei, kanpoko populazio bat hartuz. Horrek bat egin beharko du pertsona horiek Ipar Euskadin integratzeko plan batekin.
- Erantzun diezaiogun baliabide mugatuak dituen lurralde iraunkor bati. Tentsioak edateko ur baliabideei buruz, bioaniztasunari buruz...
Salbuespenezko egoeran, salbuespenezko neurriak.
Lehentasuna: tokiko biztanleendako bizitegiak askatzea.
Hortik dator:
- merkatu menperatu bat, espekulazioaren aurkako zerga baten bidez, adibidez, prezio mailak biztanleentzat berriz ere eskuragarriak izan daitezen.
- existitzen den bizitegi parkearen optimizazio bat, bereziki, bigarren bizitegiaren kopuruaren erregulazioa, Suitzan bezala. Inposatutako bigarren bizitokien zergei esker, salmenta berri oro egoitza nagusietatik edo bigarren egoitzetatik soilik egoitza nagusietarantz eginen da. Berdin salmenta berri guztietan. Bizitegi eskubidea lehenetsiz. Kontrol dispositiboa hasiko da notario-deklarazio batekin jabe berriak erosten duenean.
Bizitegi sozialen atxikitzea ere berma dezagun. Ez da bidezkoa, gaur egun bizitegi hauek berriz ere merkatu pribatura joan ahal izatea. Gai honetan legeak egin eta esperimentatu behar dira. Gaur egun, gizarte emaileek biziarteko neurri horiek barne hartzen dituzte batzutan, baina legearen indarra, esperimentala bera, handiagoa da, berme juridikoen mailan.
Parkearen optimizazioa ere EPFLri loturik edo ez den erakunde publiko baten bidez iraganen da, herriek lagundua, kasuz kasu tratatuko duena, hutsik edo erdi hutsik diren bizitegien jabeekin, aterabide egokituak aurkitzeko,...
Gure 12 proposamenak, "ostatu hartzeko berritu" proiektuaren barnean, gure Lema aldizkariaren 312. zenbakian aurkituko dituzue.
3 - Bizitegi eta lantoki hurbilak biztanleentzat:
Egin diezaiogun kostaldearen eta Ipar Euskadiren arteko haustura konpontzeari: jarduera ekonomikoaren beharrezko banaketa zuzen eta orekatua Ipar Euskadi osoan, Ozeanotik Pirinioetako Piamonteraino : egin ditzagun jarduera lekuak Ipar Euskadin, sendotu ditzagun lotura ekonomikoak, euskal kostaldearen eta Barnealdeko Ipar Euskadiren artean, susta ditzagun itsasoko eta lehorreko artisau profesionalak;...
Eraginkortasuna lortzeko, Estatuak eskumen esklusiboa aitortu behar dio Euskal Elkargoari lurralde-antolamenduaren arloan. Euskal Elkargoak oinarrizko eskumen hori bakarrik gauza ahal izan behar du, bere erabilpena sinplifikatu, tokiko erakundeek edo Estatuak abiarazitako hamaika dispositibo integratu beharrik gabe. Eskumen hori baliatzeari dagozkion funtsak transferitu behar zaizkie Euskal Elkargoari.
4. Tokiko laborantza babes dezagun, laborantza lurra zainduz:
Laborantza lurra ezinbesteko tresna da laborari baten aktibitaterako. Lurraren espekulazioa debekatzeko bideak aurkitzea da helburua.
Lurraren espekulazio kasu ugariek gaurkotasuna elikatzen dute. Infernuko zurrunbiloarekin bururatu behar da: laborantzako lurraren goranzko prezioa, SAFERek esku hartu ezin duen edo esku hartzen ez duen kasuen bidez. Prezio horiek erreferentziazko balioak bihurtzen dira. SAFER behartua da bere lehenesteko eskubidea erabiltzera, ezarritako prezio berrien mailan, beraz goraka eta horrela.
- SAFERek bere lehentasun-eskubidea baliatu behar du ihes egiten dioten kasu guzien gain : deitutako « nu propriété » salmentak, A edo N eremuetako lurrak, bere laborantza bokazioa galdu duen ondasun eraiki bat barne, 2 hektareatik gorako baso eremuetako salmentak.
- esperimentatu dezagun «laborantza lur » A eremuetan, oinordeko bat, gure errealitatera egokituz eskualdatzeko ohitura zuzenbidean aitortzea (positiboa esanda): familiatik kanpoko berreskuratze kasuak, hainbat jaberi irmoak,...
- Laborantza Konstituzioan onartzea, interes orokorreko sektore gisa.
Neurri horrek laborarien aldeko neurri arautzaile oso boluntaristak hartzen lagunduko luke, segurtasun juridiko osoz.
5- Gure energia berriztagarriak gara ditzagun, hidroelektrikoa bezala:
Gaur egun, hidroelektrikoa da lurraldeko lehen energi berriztagarri elektrikoa. Karbono inpaktu txikiena duen energietako bat da. Euskal Herriko argindar kontsumoaren % 7 da, turismo jarduera barne hartuz. Hau da, 45.000 pertsona.
Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako Euskal Herriko Klima Planak lurraldearen kontsumoaren % 10era ere igotzea aurreikusten du, dauden 27 instalazioak optimizatuz.
Aldi berean, Administrazioak arau zorrotzak ezartzen dizkie hidroelektrikariei, Uraren Legearen interpretazio oso gogorrarekin, eskakizun horien justifikazio zehatzik gabe. Honek zentral hidroelektrikoen eraikuntza berriak debekatzen ditu sailkapen berrien ondorioz, eta existitzen diren zentralak justifikaziorik gabeko arauetara behartzen ditu, produktibitatea itoz.
Gaur egun, hidroelektrikoa da lurraldeko lehen energia berriztagarri elektrikoa. Karbono inpaktu ttipiena duen energietako bat da. Ipar Euskadiko argindar kontsumoaren % 7e da, turismo jarduera barne hartuz. Hau da, 45.000 pertsona.
Euskal Elkargoak onartutako Iparraldeko Klima Planak kontsumoaren % 10era ere igotzea aurreikusten du.
Aldi berean, Administrazioak arau zorrotzak ezartzen dizkie hidroelektrikariei, uraren legearen interpretazio oso gogorrarekin. Honek zentral hidroelektrikoen eraikuntza berriak debekatzen ditu eta existitzen direnak arauetara behartzen ditu.
Esperimenta dezagun uraren lege honen moldaketa bat Euskal Elkargoaren bidez, tokiko eragileekin, hala nola INRArekin edo arrantza federazioekin. Hidroelektrizitatearen ekoizpena eta itsas espezieen eta arrainen kontserbazioa uztartzen jarraitu behar dugu.
6. Eska dezagun benetako tokiko botere deszentralizatua:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak indar dezakegu
- gure ordezkari diren hautetsiekin harreman hurbilagoak ezar dezagun
- XXL Herri Elkargo egokiagoa den esparru batean lan egitea, bere lurralde poloekiko eta hautetsiekiko errespetu handiagoarekin
7. Sendotu dezagun Hego Euskal Herriarekin dugun lotura eta jarrai dezagun mundura zabaltzen:
Hego Euskadirekin trukaketak sendotu ditzagun, bereziki aktibitate ekonomiko, kultural, erakaskuntza eta ikerketa mailetan, garraio sare eraginkor, egokitu eta arduratsu berri baten bidez;
Europako lehen ekosistema eraikitzea, eredu ekonomiko birsortzaileetan oinarritua.
Erosteko ahalmenean eragin baikorra duten neurriek
Bizitegi eta garraio arazoek eragin zuzena dute erosteko ahalmenarekin.
- Bizitegia erosteko prezioak kontrolatzeko gure dispositiboa abian ezartzea, unkituak diren familiei diru sarrera gehiago bideratzen lagunduko die, elikaduran, adibidez
- Bizilekuaren eta lantokiaren arteko distantzia murrizteak garraio kostuak ere mekanikoki murriztuko ditu.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
BERRIA
2025/09/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31