Artxibak

2024/07/02

Euskal hautesleei dei egiten die EAJ-PNBk « Rassemblement National » delakoari oztopo egitea

Duela 88 urte, 1936ko Uztailean, Franco jeneralak Melillatik eramandako garnizio bat altxatu zen Espainiako gobernu errepublikarraren aurka.

rss Ezagutzera eman
Euskal hautesleei dei egiten die EAJ-PNBk « Rassemblement National » delakoari oztopo egitea

ARGAZKIA JAITSI

Hiru urte iraungo duen guda zibil baten hasiera zen, ia milioi bat hildako eragingo ditu, 400.000 erbesteratu... baina batez ere Bigarren Mundu Gerraren aintzinkaria eta bere 60 milioi hildakoak izanen dira. Frankistek boterea hartzea ideal faxistak Europako eremuan kokatu zirela baieztatzea da.


1895etik xutik da EAJ-PNB. Eta EAJ-PNBk ez du inoiz amore eman ideologia faxistaren aintzinean. Duela 88 urteko altxamendu frankistaren garaian, EAJ-PNBk Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutu bat lortu zuen, sozialistekin, komunistekin, ezker errepublikarrarekin... Frankismoaren eta geroago nazismoaren kontra borrokatuko da EAJ-PNB, Frantziako erresistentziaren ondoan.
Bere historia eta baloreen bidez, EAJ-PNBk beti baztertu du eskuin muturreko mota guziak. Gaur egun Frantziak bizi duen egoeran, zinez arriskuan da erakundeen ibilmolde demokratikoa, giza eskubideen errespetua, eta elgarrekin bizitzeko baldintzetan eta hain atxikiak gauden aniztasunekiko errespetua. Gaur egun, bizi politiko eragile guziek sekulako duintasun eta zentzu nobleenarekin erreakzionatu behar dute.


Emmanuel Macron Errepublikako presidenteak Ekainaren 9an Frantses Legebiltzarraren desegiteko erabakia hartu ondoren, arrisku larrian ezarri ditu frantses erakundeak. Lehen itzuliaren gauean, 3 euskal eremuetan, sekulan ikusi gabeko ezenario bat marraztu da: Herri Fronte Berriko hautagaiak heldu dira lehen, « Rassemblement National » delakoaren eta gehiengo presidentzialeko hautagaien aintzinean. Euskal hautesleek hirukiak dituzte aintzinean, heldu den Igandean hautatuak izateko prest baitira Frantses Legebiltzarretako hautagaiak.


Euskal Herriarentzat eskuin muturrak dakarren arriskuaren aintzinean, EAJ-PNBk urteetan zehar eraiki dituen adostasun zabalen gatik eta EAJ-PNBk dituen balio humanisten gatik, Ipar Euskadin azkartuz doan indarraren gatik, erantzukizunez jokatu nahi dugu. Bigarren itzulirako hautagaiak hautatuak izateko aukera kezkatzen gaitu. Lurralde honen ikuspegi bat ekartzen dugu, bere berezitasunen aitortzan eta errespetuaren eta demokraziaren balioetan oinarritua. Ikuspegi hau guziz bateraezina da RN delako egitasmoarekin.


Horregatik dei egiten dugu, tinko eta anbiguotasunik gabe, Frantzian eskuin muturra boterera iristeri oztopo izaitea. Joan den Igandeko Frantses Legebiltzar hauteskundeak berehalako alerta dira balio demokratikoen defendatzaile guzientzat.

Argazkia : De Gaulle generalak  Gernika bataloiaren ikurriña agurtzen ari - Iturria : @ibasque.com 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP