Artxibak
2024/10/03
Ipar Euskadin tokiko podere handiagoa espero du EAJ-PNBk
Michel Barnier Frantziako lehen ministro berriak politika orokorreko hitzaldia irakurri du herenehun Frantses Legebiltzarrean.

EAJ-PNBk preziatu ditu lehen ministroaren idekidura doinua eta baketzerako nahia, talde parlamentario batzuen lerroek eragindako zalaparten aintzinean.
EAJ-PNBk diskurtso hori aztertu du Ipar Euskadiren eta bertako biztanleen interesen arabera. Lehen ministroak berretsi egin du bere gobernuaren maniobra-marjinen eskasa, finantzei dagokienez. Gure ustez, Parisko botere zentraletik jarduteko eraginkortasunik eza erakusten digu. Espero dezagun politika publikoen ebaluaketa egina izan dadin ekintza maila eraginkorrenari buruz, lurraldeetatik abiatuz.
EAJ-PNBk espero du:
- Ipar Euskadi, XXL herri elkargo gisa, Lurralde elkargoekin iraganen den Erantzukizun Itunarekin lotua izaitea
- XXL Euskal Elkargoa funtsezkoa bilakatuz tokiko ekintza publikoan, bere herritarren kontrol demokratikoaren menpean izan dadin.
- Elkargoen eskumen gehikuntzari buruzko eztabaida, Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ-PNBk garatu proposamenak Euskal Elkargoak horien esperimentatzeko duen gaitasunari buruzkoa izaitea: etxebizitza, energia hidrauliko eta berriztagarrien garapena, laborantzako lur funtsa edo euskara eta gaskoi hizkuntzen garapena. Gai horiek biztanleen eta laborarien erosteko ahalmenari buruzkoak dira, baita ere trantsizio ekologikoari edo gure berezitasun kulturalaren onarpenari buruzkoak.
- alor hiperzentralizatu batzuk, hala nola osagarria, hezkuntza edo segurtasuna, deszentralizazioari buruzko eztabaidaren barnean izaitea
EAJ-PNBk nahi du agerturiko idekitze doinua gertakarietara gauzatzea, elkarrizketa emankor batean, tokiko arduradunekin.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/04/18
BERRIA
2025/04/08
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29