Artxibak
2024/11/08
EAJ-PNBk "Airbnb-ren aurkako" legea babesten du: denendako bizitegien bidean jarraitu beharreko lehen urratsak.
Anti-AirbnB turismo gelen legea onartzea sustengatzen du EAJ-PNBk. Gure mugimendu politikoaren proposamen batzu biltzen ditu. Beste proposamen nahikorrekin urrunago joaitea ezinbestekoa ikusten du EAJ-PNBk.
EAJ-PNBk bere proposamen batzuk jasotzen dituen lege bat sustengatzen du
Lege honen helburua da bizitegi nagusien kopurua handitzea, batez ere urtean alokairu gehiagorekin. Gela turistikoen alokairuek erakargarritasun guttiago izan beharko lukete, zerga eta ingurumen neurri murritzagoekin. Garrantzitsuagoa, auzapezek turismo gelen kuotak ezartzen ahalko dituzte eta eraikuntza eremuak erreserbatu, bizitegi nagusientzat. Lege hau, alokairu prezioen mugatzearekin batera, Ipar Euskadiko urteko alokatzekoari erakargarritasun gehiago eman beharko lioke, bereziki kostalde lurralde zailean. EAJ-PNBk egindako proposamen batzu biltzen ditu lege honek.
Ahalegin handiagoa galdegiten du EAJ-PNBk proposamen sendoekin
EAJ-PNBk dio beharrezkoa dela ahalegin arautzaile horrekin jarraitzea, bizitegiaren krisiari erantzuteko, Ipar Euskadin, gai horrek dituen erronka erabakigarriak kontuan hartuta: gure herrian bizitzeko hautua, erosteko ahalmena, jende ezberdinen arteko bizikidetza edo klima aldaketa.
EAJ-PNBk deitoratzen du oraindik ez dela epe ertainerako neurri arrunt eta eraginkor bat onartu. Jabegorako bizitegi sozialak betirako horrela atxikitzea. Bizitegi horiek merkatu pribatura ihes egitearekin bururatu behar da.
EAJ-PNBk lehentasunezkotzat hartzen du dagoen parkean bizitegi eskuragarrien ekoizpena Ipar Euskadin bizi diren edo bizi nahi duten menaia aktiboentzat.
EAJ-PNBk sakondu beharrezko bi pista proposatzen ditu:
- Espekulazioaren aurkako zerga bat, bizitegien salneurriak mugatzeko. Prezioen mugatzea ez da alokairu-merkatura mugatu behar. Jasanezina da Ipar Euskadin biztanleen % 70-80ek bizitegi erosketatik baztertuak izatea, diru etekin aski ez dutelako.
- EPFLen barnean, kasuz kasu jabeekin bizitegia konponbideak atsemanen dituen erakunde publiko bat sortzea : zatiezintasun arazoak, zaharberritze alokairuak,... Onartezina da bizitegi eskasia ikustea bizitegia huts edo erdi huts ainitz diren lurralde batean.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/01/10
BERRIA
2024/12/05
BERRIA
2024/12/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/03/31