Artxibak

2024/11/29

Antton Lafont omentzen du EAJ-PNB-k

Antton Lafont, militante eta pertsonaia abertzalea, asteartean hil da, 89 urteetan.

rss Ezagutzera eman
Antton Lafont omentzen du EAJ-PNB-k

ARGAZKIA JAITSI

Ainitz alorretan implikatu zen, ekonomian hezitu ondoren, fisika, filosofia edo lurralde antolaketari ere interesatu zen. Ipar Euskadin, 80ko hamarkadan, Baiona Euskal Herriko Merkatal Ganbararen zuzendaria izan zen. Botere garrantzitsuenetako bat lortu zuen lehen abertzaleetatik izan zen, abertzaletasuna oraindik baztertua eta muturreko ideologiari lotua zelarik. Ekonomia ekoizle eta kalitatezko baten alde lan egin zuen, horregatik Estia ingeniaritza eskola sortzen parte hartu zuen, lurralde honen etorkizuneko zuzendaritza eta enpresa sortzaile batzuen prestakuntza segurtatuz.

Merkatal Ganbararen barnean Xiberoa lurraldea sararaztearen alde lan egin zuen ere beste sustatzaile batzuekin. Geroztik bilakatu da Baiona Euskal Herriko Merkatal Ganbara. Lapurdin sortua eta Donostian bizi izanik, bere iritziz, zazpi lurraldeetako Euskadi eguneroko bizitzan bizi behar zen. Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia behatokia sortzen lagundu zuen. 2005 eta 2008 artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren presidente izan zen, eta mota horretako kontseilu bat Euskadi osorako ere eskatzen zuen.

EAJ-PNB-k aitortzen egiten du arduradun publiko honen ausardia, anbizioa eta ikuspegi ekonomikoa eta lurraldeari buruzkoa.

EAJ-PNB-k doluminak adierazten dizkio Antton Lafont-en familiari eta hurbilekoei.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata