Artxibak
2024/12/05
Barnier Gobernuaren gainbehera: Frantzian eta Ipar Euskadin beharrezko egonkortasun politikoarentzat alternatiba bat defendatzen du EAJ-PNBk
EAJ-PNB kezkatua da egoera politikoaren egonkortasun ezak emaiten dituen ondorio ekonomiko, sozial eta finantzarioen gatik, Barnier Gobernuaren erorketak egoera hau oraindik larriago ezarriz. Ipar Euskadik ere ondorioak jasaten ditu. Egoera hori arduragabekeria orokorraren emaitza da. EAJ-PNBk gehiengo zentral baten osaketa galdegiten du, gaur egungo nahasketa egoeraren aurkako irtenbide iraunkor bakarra. Oraingo egoerak behartzen duen erantzukizunaz jokatzea galdegiten die EAJ-PNBk Ipar Euskadiko deputatuei.
Barnier Gobernuaren erorketak, oposizioko alderdien zentsura-botazioaren ondorioz, egungo egonkortasun politiko eza handitzea besterik ez du lortu. Ekainaren bururatzean Frantses Legebiltzarra desegin zenetik, ziurgabetasun politikoak Frantziako atzerriko inbertsioen murrizketa handitu du, eta enpresa frantsesen inbertsioak gibelarazi edo bertan behera utzi dira. Nazioarteko egoera (gerla Ukranian, Israelo-Palestindar gatazka …) saminean, egoera ekonomiko zail batean, egoera zoziala larriagoa izanen da langabezia-tasaren igoera eta langileen prekarizazioarekin. Azken gobernuen arduragabekeria Estatuko zorrari buruz eta gaurko krisialdi politikoak behartzen dituzte Frantses Legebiltzar kideek duintasunez eta erantzukizunez jarduntzea.
Euskal hautetsiek erantzukizunez jokatzea deiten ditu EAJ-PNBk
Joan den Ekainaren 30ean, Errepublikako presidenteak molde arduragabean desegin duen Frantses Legebilltzarra, gobernu berriaren osatzeko zailtasunek erakusten duten krisialdi egoera baieztatzen du. Azken asteotan, Legebiltzarrrean ordezkaturik diren alderdi politiko desberdinek ez dute erantzukizun izpiritu gehiago erakutsi, bereziki oposiziokoek. Erantzukizunez eta seriostasunez, egonkortasun politiko ezaren egoera konpontzea baino gehiago axola zaie aurkari baten gainbehera ikustea.
EAJ-PNB, Estatuko itunaren kulturaren eragile nagusia da Espainiako Estatuan. Hego Euskadirentzat onuragarriak diren neurriak negoziatzen ditu EAJ-PNBk, gehiengoak osatzeko eta hurrengo urteko gobernuaren aurrekontua bozkatzeko, egonkortasun politikoa segurtatuz.
EAJ-PNBk gehiengo zentral baten osaketa galdegiten du, LRtik PSrako bidea eginez. Agintaldia hasi zenetik, gaur egungo nahasketa egoeraren aurkako alternatiba bakarra da. EAJ-PNBk Ipar Euskadiko PS taldean izena emandako 3 diputatuei gaurko egoeraren seriostasuna berenganatzea eta zentzu hortan aursadiaz jokatzea galdegiten die.
Balore demokratikoak ez ahultzea zain ditzagun. Nahasketa egoera hauek ordena baten beharra badela sinestaratzen ahal dute, Legebiltzar zailtasun horien aintzinean. Iraganean, desbideratze autoritarioak gertatu dira. Azken Legebiltzar hauteskundeetan, EAJ-PNBko hautagai guziek muturkerien aurka jokatzea galdegin dute. Ipar Euskadiko 3 deputatuek LFItik urrundu behar dira, RNaren aurka izan, bere ideien eta egiteko moldeen aurka. Gaurko egoerak erantzukizuna, elkartasuna eta anbizio kolektibo bat galdegiten du. Egoera makurrena baztertu behar da, egonkortasun demokratikoaren ordena berri batean.
EAJ-PNBk egiazki desentralizatuta dagoen Estatu-eredu baten alde egiten du, zeregin nagusietara bideratutako Estatu minimo batekin, egungo burokrazia-makina gaindituz. Eraginkortasunez jardun daiteke tokian berean. Lege proposamen nahikorrak bultzatu nahi ditu EAJ-PNBk Ipar Euskadiko herritarrei lehentasunez eragiten dieten gaietan : bizitegia, mugikortasuna, laborantzako lur funtsak, garapen ekonomiko iraunkorra edo euskal kultura eta hizkuntza.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/01/10
BERRIA
2024/12/02
BERRIA
2024/11/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/03/31