Artxibak
2025/01/10
Eskualde Hizkuntzen literaturaren aitortza: eta Amin Maalouf salbuespena gauza normala bihurtzen balitz ?
Frantziako akademikoen artean goi-mailako idazlea den Amin Maalouf jaunak, "Eskolan eskualde hizkuntzen literaturak sustatzeko kolektiboari" bere babes publikoa eman dio.

Kolektibo honek, Hezkuntza Nazionaleko programetan Eskualde hizkuntzetan idatzitako lan literarioen irakaskuntza sustatzen du.
Letren eta tolerantziaren maitasunak elkartu behar lituzken bi mundu. Eskualde hizkuntzen defendatzaileen mundua eta Frantziako Akademiarena. Baina, Akademiko gehienek, ikuspegi elitista batean sarturik,gibelpen sinbolo gisa mespretxatzen dituzte hizkuntza hauek. Mentalitate diskriminatzaile bat, ohartu gabe pasatzen dena, hainbeste barneratua delako.
Alta, hizkuntza horietako bakoitzak sorkuntza literarioa aberasten dute, bakoitzak dakarren berezitasunei esker.
Literaturaz haratago, elebitasunaren aldeko ekintzaileen arteko batasuna ordezkatzen du topaketa honek. Liburu baten hitzaurrean, Amin Maalouf franko-libanarrak idatzi zuen: "elebitasuna tolerantziaren eskola eta biziraupenaren bide bat da". Aldi berean, kultur oinarritzearen eta akulturazioaren eskola bat da, zubiak sortzeko eta ez hormak eraikitzeko. Topaketa hau izan beharko litzateke hizkuntza gehiegi baztertzen dituen bide integratzaile baten hastapena.
EAJ-PNBk goraipatzen du Maalouf jauna, Frantziako Akademiaren idazkari iraunkorrak, erakutsitako zuhurtzia eta ausardia, Azaroaren 14an Errepublikako presidenteak errandakoari : « eskualde hizkuntzak aberriaren zatitzeko tresna » zirela diskurtso desegokiari erantzunez.
Argazkia : iturria : felco-creo
Nabarmenak...
BERRIA
2025/01/31
BERRIA
2025/01/29
BERRIA
2024/12/05
BERRIA
2024/12/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/09/29
EBB
2024/03/31