Artxibak

2025/01/31

EAJ-PNBk ordezkaritza proportzionala eskatzen du legebiltzar hauteskundeetarako

Atzo Senatuak proposatutako ebazpena legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzionala ezartzeko sustengatzen du EAJ-PNBk. Ordezkaritza proportzionala oinarrizko aldarrikapen demokratikoa da EAJ-PNBrentzat, bozkatzeko modu honek gure aniztasuna errespetatzeko eta egiazko konpromiso politikoen alde lan egiteko hautua ematen digulako.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk ordezkaritza proportzionala eskatzen du legebiltzar hauteskundeetarako

ARGAZKIA JAITSI

2025eko Urtarrilaren 30ean, Ostegunean, Senatuko talde ekologistak Legebiltzar hauteskundeen bozkatzeko modua aldatzeko ebazpena onartu zuen. Derrigorrezkoa ez den ebazpen honek ordezkaritza proportzionala ezartzea galdegiten du. Nahiz eta estu onartu, 162 boto alde eta 152 kontra, zentristen laguntza gailendu zitzaion LR diputatuen oposizioari. Politika orokorreko adierazpenetan, François Bayrouk legegintzaldiaren bozketa modua erreformatzeko nahia ere azpimarratu zuen. Boto metodoaren erreforma orain posible izanen litzateke Konstituzioa aldatu beharrik gabe.

Kultura politiko berri baterantz: ordezkaritza finagoa, konpromisoa,

1958az geroztik, gehiengo bi aldeetako bozketa sistemak gehiengo irabazle sendo eta osokijakintsu baten inguruan eraikitako eredu politiko egonkor baten sinesmenean oinarritzen da, gehiago hitzik izanen ez lukeen galtzaile papelera mugatzen den oposizio baten aintzinean. Eredu bitar honek, irabazlea galtzailearen parean, parlamentuen iharduera baldintzatzen du eta, batez ere, frustrazio iturri da jada behar bezala "ordezkatuta" sentitzen ez diren hautesleentzat. Azken hilabeteotan eredu horren mugak ikusi ditugu gehiengorik gabeko Parlamentu batekin. Hau sistemaren higaduraren seinale da. Ordezkaritza gehiagori bide emateko garaia da. Gehiengo sistema higatua ez ezik, batez ere egungo krisi politikoa pizten du, hautesleek eta herritarrek, beren aniztasunean, jada ez baitute han aurkitzen.

Modu proporzional batera pasatzeak Frantzian kultura politikoa sakon aldatzea ahalbidetuko luke, konpromisoaren kultura ezarriz, alderdi ttipiei eta inongo maila politikotan ez ordezkatuta ez errespetatzen ez diren asmo zehatzak dituzten lurralde guziei lekua eginez. Hauteskundeetan ordezkaritza proportzionala ezartzea EAJ-PNBren etengabeko aldarrikapena da, boto-modu honek denok lekua izatea eta elkarrekin lan egitea, gure aniztasunean, egiazko konpromiso demokratiko baten ondorioz.

Senatua : Luxemburgoko Jauregia - Iturria : Wikipedia

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!