Artxibak

2025/03/17

Maite Lafourcade: euskal zuzenbideari eskainitako bizia

Maité Lafourcade euskal zuzenbideko irakasle ohia zendu da igande hontan, Martxoaren 16an, 91 urte zituela.

rss Ezagutzera eman
Maite Lafourcade: euskal zuzenbideari eskainitako bizia

ARGAZKIA JAITSI

Baionan sortua zen 1934an. EAJ-PNBko alderdikidea izan zen. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko erakasle emeritua, Baiona-Angelu-Miarritzeko Diziplina Anitzeko Fakultatean irakasle izan da sortu zenetik, eta unibertsitate bereko Euskal Ikasketen Ikerketa Zentroko zuzendaria bilakatu zen. Zuzenbidean lizentziaduna Bordeleko Unibertsitatean, Zuzenbide Pribatuko eta Zuzenbidearen Historiako Goi Mailako Tituluduna zen Pariseko Unibertsitatean, Estatu mailako doktoretza tesi batekin, "Lapurdiko ezkontza kontratuak Louis XVI.aren erregealdian. Ikerketa juridiko eta soziologikoa ", Etienne Dravasaren zuzendaritzapean.

Unibertsitalariek ezagutzen ez zuten Euskal Zuzenbide bat aurkitu zuen, irakatsi ziotena ez bezalakoa. Hainbesteraino grinatu zuen eskubide horrek, non bere tesia bururaturik, hain bidegabeki ezagutzen ez zen eskubide horri eskaini baitzion bere karrera, bere estatutu-betebeharrek horretarako aukera ematen ziotenean. Bere ibilbide osoa Goyo Monrealekin elkarlanean egin du, Euskal Herriko Unibertsitateko lehen errektorea izan zena, 1980ko Otsailaren 25ean sortu zenean.


Palma Akademikoetako ofiziala izan zen, eta Merezimendu eta Dedikazio Frantsesaren Urrezko Gurutzearen titularra. Eusko Ikaskuntza/Caja Laboral Popular Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria (2006) eta Sabino Arana Fundazioaren Saria (2011) jaso ditu.

Emakume xelebrea, umorez eta bizitzaz betea, bi amodio omen zituen bere bizitzan: Ikurriña eta arno beltz ona, Bordelekoak lehentasunez. Elkarrizketa batean, Nora Arbelbiderekin elkartu zen Euskonews & Median. Besteak beste, eskubide berezi horretaz zion : " Gizarte eredu bat zen. Boterea etxeena zen, bai Hego Euskal Herrian, bai Iparraldean... Beste leku batzuetan ez bezalako gogo-aldartea erakusten du. Eskubidea ez zen indibidualista. Euskal Herriko jabetza eskubidea kolektiboa zen, eta horrek azaltzen du kooperatiben arrakasta... Oinordekoa, zinez, ondasunen kudeatzailea baino ez da, ezin zuen saldu. Euskaraz etxerakoa deitzen zen, edo etxerako dena... Euskal zuzenbidean erabateko berdintasuna zegoen emaztearen eta gizonaren artean. Bi sexuen artean ez zegoen ezberdintasunik ikuspegi juridikotik. Zaharrena zen etxea heredatzen zuena, emaztea edo gizona. Lapurdin, oinordekoak erabakitzeko ahalmena zuen. Senarrarekin ados ez zegoenean, haren ahotsa zen nagusi ».

Maité Lafourcadek, bere ikerketa eta irakaskuntza lanarekin, euskal zuzenbidearen berezitasuna zabaltzen eta "euskal legeen izpiritu" baten kontzientzia harrarazten lagunduko zuen. Goian bego Maite!

Argazkia : Eusko Ikaskuntza / Baionako hiriaren saria ukan zuenean. Iturria : Eusko Ikaskuntza

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!