Artxibak

2025/04/18

"Euskadi gara, Mundialak gara!", igandean, apirilak 20, EAJ-PNBk Bilbon ospatuko duen Aberri Egunerako goiburua

EBBren idazkari Maitane Ipiñazarrek eta Javier Ollo burukideak euskal herritarrak deitu dituzte Euskal Aberriaren Eguna ospatzera, eta ezagutzera eman dute jeltzaleen Aberri Burutzak ospakizun honetarako prestatu duen adierazpena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Maitane Ipiñazarrek, Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak, eta Javi Ollok, EBBren baitan Lurraldearen Antolamenduaz arduratzen den burukideak, gaur goizean egin dute igandean, Bilboko Plaza Barrian, EAJ-PNBk egingo duen Aberri Eguneko ospakizunaren aurkezpena. Aurtengo ediziorako ‘Euskadi gara, Mundialak gara!’ aukeratu dute. Aberri Eguna aurten iritsiko da bere 93. ediziora, Euskal Aberriaren Egunaren lehen ospakizuna, EAJ-PNBren ekimenez, 1932. urtean egin zelarik.

Igandean gainezka betetzea espero den Bilboko Plaza Barrian bertan, Ipiñazarrek hedabideei adierazi die Aberri Eguna dela “edozein abertzalek bere egutegian gorriz markatuta daukan eguna, zer garen eta nor garen gogoratzeko eta ozen adierazteko. Ospatzeko eguna da, nazio bat aldarrikatzekoa, zeinaren azken borondatea askea izatea baita, eta hemen gaudela esateko”. EBBren idazkariak ildo beretik gogoratu duenez “Euskadi gero eta mundu globalizatuago batean hedatzen ari da” eta Aberri Eguna munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunen etxeetan ospatuko da, ´Mundialak garelako’.

Aurtengo ospakizunerako aukeratu den egunari erreferentzia eginez, Javi Ollok azaldu duenez “mundu osoari bidaltzen dugun mezua da, ez dugulako bizi nahi gure inguruan gertatzen denari bizkarra emanda”. Mundu mailan ematen ari diren gertakari kezkagarrien aurrean, Ollok adierazi duenez “argi eta garbi esan nahi dugu hementxe jarraitzen dugula, Herri gisa, Nazio gisa, hamarkadak daramatzagulako aberrigintzan, eta hemendik aurrera berdin jarraituko dugulako”. “Euskal Herriak harro baino harroago esan dezake hemen dagoela eta hementxe jarraituko duela. Horixe da gure erronka. Helburu horrekin arituko da EAJ-PNB egun bakoitzean”, amaitu du.

Erantsita dago Euzkadi Buru Batzarrak 2025eko Aberri Egunerako egin duen adierazpena.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata