Artxibak

2025/07/07

EAJ-PNB: "konponbideak badira EEP salbatzeko"

Euskararen Erakunde Publikoa mehatxatua da gaur, Estatuaren parte hartzea apaldu delako.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNB:

ARGAZKIA JAITSI

EEPren biltzar nagusian, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak iragarri du 100.000 €-ko ekarpenaren emendaketa, Euskal Elkargoak 2025eko aurrekontuan espero eta bozkatu dituen 650.000 € gehiagoren ordez. EAJ-PNBk Estatuaren jarrera hori deitoratzen du.

Printzipioz, EEPren aurrekontua 4 zati berdinetan finkatzen da, Estatuak, Akitania Berria Eskualdeak, Pirinio Atlantikoak departamenduak eta EHEk emanak. Erakunde bakoitzak 860 000 €ko ekarpena egiten du urtean, 2017tik hunkitu ez den aurrekontuan. Halaber, Maider Behotéguy EEPren presidenteak eta Aitor Aldasoro Iturbe Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako ministrordeak laguntza eskatu diete tokiko, eskualdeko eta departamenduko erakundei. Estatuaren iragarpenaz geroztik, aurrekontu proiektuan 860 000 €-ko ekarpena egin zuen Euskal Elkargoak mehatxatzen du ez duela EEPren eraketa-hitzarmenaren berritzea izenpetuko, eta horrek, ez gehiago ez gutiago, haren desegitea erran nahiko luke, partzuer anitzeko hitzarmena 2025eko Abenduaren 31an bururatzen baita.

8. artikulua aterabide gisa

8. Artikuluak - "Euskararen Erakunde Publikoa" GIP eratzeko hitzarmen aldatua aukera ematen du " kide batek edo gehiagok borondatezko ekarpen gehigarriak egiteko, aurrekontua onartzeko arauak errespetatuz. Diruztatze gehigarri horiek, ekintza puntualak finantzatzeko xedea dutenak, ekarleak ekintza bati lotzen ahal izango ditu, edo ez. Ekarpena ez bada argiki seinalatua, EEPren Batzar Nagusiak erabakiko du nola erabili ". Hitzarmen horren 8.2 artikuluaren bazterrean, " kide publiko edo pribatuak ez diren pertsonen ekarpenak jaso ahal izango ditu elkarteak, dohaintza edo legatu gisa, edo kontratutik etorria, 2011ko maiatzaren 17ko 2011-525 Legearen 113. artikuluaren arabera ». 

Euskal Elkargoak bere konpromisoak bete ditzala.

Hitza hitz: Euskal Elkargoak bere hitza errespetatu behar du. Euskal Elkargoak EEPri eman dion 650.000 €-ko hitza bete behar du. EEPk ez du Estatuaren deskonexioarekin lerrokatu behar! Parte hartzen duten elkargoetako bakoitzak adostutako diru kopuruak ordaintzen baditu, baskula egin ahal izanen da, borondatezko ekarpen gehigarriak egin ahal baitira: Departamenduak eta Eskualdeak 300.000 € aurreikusi badituzte, EEPren aurrekontuan emaiten badituzte, Estatuaren 100 000 €-ekin, aurrekontua 1 450 000 € emendatuko litzateke. Krisi egoera honetan erakundea salbatzeko modu bat izan daiteke. Ordua aski larria da estatutu hauek ematen dizkiguten aukera guziak aktibatzeko, eta ez suarekin jolastea gure lurraldearen nortasunarendako funtsezkoa den erakunde bat desagertarazteko arriskuan. Hori ez egitea hizkuntza politikaren eragile nagusietako batzuk desegitea litzateke. Euskal Elkargoari, Ipar Euskal Herriko lehen eragile instituzional gisa, gure hizkuntzaren alde buru belarri borrokatzea Estatuko zerbitzuen aitzinean eskatzen dio EAJ-PNBk. Etorkizunean, lan egin behar da partaide guziak bere 650 000 €-ko ekarpen gehigarriarekin lerrokatu daitezen. Konponbideak badira EEPren salbatzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!