Artxibak

2025/07/29

Basabürüa : Jean-Dominique Iriart Larrañeko auzapezaren heriotza

Larrañeko auzapeza, Jean-Dominique Iriart, Uztailaren 28an hil da.

rss Ezagutzera eman
Basabürüa : Jean-Dominique Iriart Larrañeko auzapezaren heriotza

ARGAZKIA JAITSI

Sinesmen handiko gizona, bere herriarentzat oso engaiatua zen eta orohar, Euskal Herri euskaldun batentzat, izpiritu jakinmin handiko gizon baten irudia utziko du, ekonomia ekoizlearen sustatzaile eta tokiko ekintzaren defendatzaile baten irudia.

2020an Larrañeko auzapez hautatu aintzin, Jean-Dominique Iriart kantonamenduetarako  baita ere Europako hauteskundeentzat hautagai izan zen. Abertzalea, Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko militatzen zuen, bere herria eta zabalago Basabürüa dinamizatzeko.

Ideiako gizona, Larrañeko eremu franko baten sortzea irudikatu zuen, ekonomia produktiboa garatzeko. Bestalde, PNRren (Eskualdeko Parke Naturala) aurka altxatu zen, energien murriztatzaile iruditzen baitzitzaion tokiko ekimenen alde egin behar duen lurralde batentzat. Auzapez gisa, bere herriko ikastetxeentzat euskarazko murgiltze irakaskuntza defendatu du, baita Holzarteko pasabidearen berritzea ere.

EAJ-PNBk bere doluminik zintzoenak adierazi nahi dizkie bere familiari, Larrañeko zinegotziei eta hurbilekoei, bai ezagutu dutenek biziki estimatzen duten izaera errezebitzaile gizonari, bai Euskal Herriarekiko zuen engaiamendu ukaezinari, SCOTetan parte hartzetik auzapez arduretaraino.

Goian bego Jean-Do.

Irudia : iturria : Ici Pays Basque

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!