Artxibak
2025/09/01
Jean-Marie Berckmans Baionako Merkatal Ganbararen presidente ohia hil da
Jean-Marie Berkmans joan den Agorrilaren 29an Ostiralean hil da. Ekonomia Ipar Euskal Herriarentzat ere garapen faktore bat dela ohartzen lagunduko zuen. Ipar Euskal Herriko aktibitate ekonomikoaren zerbitzurako ukan duen engaiamendua omendu nahi du EAJ-PNBk.

Baiona Euskal Herriko Merkatal Ganbararen buru izan da 16 urtez Jean-Marie Berckmans, 4 aldiz hautatua eta berhautatua izanez. Bere presidentza garaian, proiektu egituratzaile ainitz gidatzen jakin zuen lurraldearentzat: Baionako portuaren modernizazioa, Izarbel teknopoloan ESTIA ingeniari eskolaren sortzea, Hegoaldeko ereduaren moduko klusterren ezartzea (laborantza elikaduran, eraikuntzan, turismoan)...
2002an, Akitaniako Eskualdeko Merkataritza eta Industria Ganberan hautatua, Estatuaren espiritu jakobinoaren aurka borrokatu zen, lurralde "ttipietako" enpresariekin zuen harremanean. Tokiko enpresa ttipi eta ertainen indarraz konbentziturik, Ipar Euskal Herriaren garapen ekonomikoa bultzatu nahi izan du formakuntzaren eta lurraldeko indar bizien dinamizazioaren bidez. Molde pragmatikoan, abertzaleei eskua luzatzen eta Merkatal Ganbaran lekua egiten jakin izan zuen. Horrela, sektore ekonomikoa gure lurraldearen garapen autonomoago baten zerbitzurako funtsezko tresna zela frogatzen lan eginen zuen.
EAJ-PNBk bere familiari eta hurbilekoei bere babesa eta doluminak helarazi nahi dizkie.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
BERRIA
2025/09/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31