Artxibak
2025/09/09
Estado federal baten sorrera galdegiten du EAJ-PNBk
François Bayrou jaunak konfiantzazko botoa galdu du Frantses Legebiltzarrean, astelehen honetan, Irailaren 08an. Bere gobernuak ia 9 hilabeteko ibilbidea osatzu du.

Ezin izan du diputatuen gehiengoa konbentzitu 2026erako aurrekontuaren egokitasunaz.
Estado buruan betiko ezegonkortasun poliitikoa
EAJ-PNBk egoera politiko hori jarraitzen du, Ipar Euskadiko menaietan eta enpresetan eragiten duelako. EAJ-PNB kezkatuta da Estatu zentralaren defizitak eta zorpetzeak gora egin dutelako. Frantziak egonkortasuna behar du merkatuak lasaitzeko eta estatuaren zorraren interes-tasak leuntzeko. Oraingo egoerak metatzen ditu tentsioa maileguen gainean eta ezegonkortasun politikoa. Egoera hau buruzagi politikoen eta haien formazio politikoen arduragabekeriak eragin du, azken hamarkadetan.
EAJ-PNBk orroitarazten du Frantziako Estatuaren zorra urteko aberastasun nazionalaren % 114 dela. Eusko Jaurlaritzarena ez da % 15era heltzen. Alta,Estatu baten zerbitzu handienetaz arduratzen da, Armadarena izan ezik.
Federalismoak irabazi behar du
EAJ-PNBk Estatu zentralaren erreforma sakon baten beharra defendatzen du, norabide argi, itxaropentsu eta sinesgarriarekin. Estatu federal batena, aurrekontu-eraginkortasunean eta funtzionamenduan modu iraunkorrean irabazteko. Gaur egungo gas-fabrika, "denek dena egiten dute", arauen inflazio batek areagotuta, gelditu egin behar da. Estatu zentralean, segurtasun ministerioak: Justizia, Armada, Gai Arrotzak,... Eskualdeetan, lurralde proiektu orokorl baten eramateko gaitasunak : garapen ekonomiko iraunkorra, lur antolaketa, etxebizitza, lanbide heziketa eta heziketa, osagarria, kultura,...
Frantsesen % 71ek Estatu federal horren alde leudeke, IFOParen inkesta baten arabera. OCDEk 90.000 milioi euro inguru balioesten ditu, egoera honetan lor daitezkeen aurrezkiak. Frantziako Estatuak eskualdeengan, enpresariengan eta herritarrengan konfiantza izaten ikasi behar du.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/11
BERRIA
2025/09/26
BERRIA
2025/09/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2024/03/31