Artxibak
2025/12/10
Imanol Pradales: "zorionak herri honen alde egiten duzun apustua gatik"
Horrela, Imanol Pradales-ek eskerrak eman dizkio Jurgi Camblong Sophia Genetics-eko buruari, bere enpresaren egitura bat ezartzeko erabakia gatik, Izarbelen, Bidarten.
Joan den Abendoaren 01ean, Imanol Pradales lehendakariak gidatutako euskal ordezkaritzak SophIA Genetics enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresak ikerketa eta garapen arloan egin dituen aurrerapenen berri eman diote Jurgi Camblong zuzendari nagusiari. SophIA Genetics 2011n sortu zuen biologo talde batek, jatorri genetikoko gaixotasunen soluzio premia gero eta handiagoari erantzun nahian.
Gaur egun, haien plataforma teknologikoa nazioarteko erreferentea da datuetan oinarritutako medikuntzan. Mundu osoko 72 herrialdetan dago. Euskal Herrian ere badago, zehazki, Donostiako eta Gurutzetako ospitaleetan eta Biocruces IISeko ikerketa-taldeetan. Erakunde horietako ordezkariek esperientzia partekatu ahal izan dute minbiziari eta herentziazko gaixotasunei aplikatutako analisi genomiko aurreratuen erabileran.
Bideoan, Imanol Pradales Lehendakariaren hitzaldia, euskaraz eta gazteleraz, Euskal Autonomi Elkargoko 2 hizkuntz ofizialetan.
Iturria : Irekia, Eusko Jaurlaritzaren atea Source : www.irekia.euskadi.eus
Nabarmenak...
BERRIA
2026/01/07
BERRIA
2025/12/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






