Artxibak
2025/12/20
Behi artalde desagertzearen kontra da EAJ-PNB
Dermatosi nodular kutsakor epidemiaren aintzinean, abere hazkuntzen hiltze sistematikoaren aurka agertzen da EAJ-PNB eta behi artaldearen txertaketa lehenbailehen egitea galdegiten du ere.
EAJ-PNBk bere elkartasuna adierazten die Ipar Euskal Herriko eta beste lurraldeetako laborariei. Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNC) birusa gure lurraldean sartua ez bada ere, hartu beharreko neurriek ahalbideratu behar dute gure lurraldean birus hori zabal ez dadin.
Biosegurtasuna eta txertaketa neurriak hartzeko orena da. Biosegurtasuna, beste lurralde batzuetako abereen etorrera osoki geldiaraztea da, baita ere abereak desintsektatzea, ohiko tratamenduekin. Behi artalde osoa lehenbailehen txertatzea sustengatzen eta bultzatzen du EAJ-PNBk. Urtarrilaren 15erako txertoa egina izan behar da. Horrela, Otsailaren bururapenean immunizatuta izanen da artaldea, intsektu pikatzaileen emendioa baino aintzin.
Artaldeak erabat hiltzearen aurka da EAJ-PNB, eta Osasun eta Landare Politikaren Norabidearen Batzorde Nazionalari, beste protokolo batean lan egitea galdegiten dio. Izan ere, beste gaixotasunak pairatu duten abereen konfinamendu oso osoan dauden beste protokolo alternatibo eta eraginkor batzu lehenetsi behar dira.
Argazkia : artalde mugatu bateko « Pirenaica » Pirinoetako behia, epidemia horren gatik mehatxatua ?
Iturria : Wikipedia – Egilea : Francis 40
Nabarmenak...
BERRIA
2026/01/07
BERRIA
2025/12/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






